viernes, 28 de febrero de 2014

Erdi Aroko Gasteiz - Vitoria Medieval


ERDI AROKO GASTEIZ

-Kaixo lagunok:
Aurreko egunean Erdi Aroko Gasteizko txangoa izan genuen eta oraintxe kontatuko dizuegu. 6.C klasekook joan ginen. Otsailaren 5ean joan ginen Montehermoso jauregira. Bertan, sartu eta begiraleak ezagutu genituen. Gero Gasteizko etxeen maketa batzuk ikusi genituen.

Gero, Gasteizko lehenengo kaleak ikusi genituen: Frai Zakarias, Santa Maria eta Eskolak kalea. Hiru kaleak San Pedro elizara eta Santa Maria elizara joaten dira. Gero ikusi genuen langileen etxeak, jauregiak eta dorretxeak. Mural ederra ikusi genuen ere bai.

Ondoren, kale hauen inguruan dauden beste kaleak ezagutu genituen: aiztogieena, errementariena, zapatariena, hedegileena, pintoreena eta barne kalea. Azken kale honetan judutegi kalea zegoen.

Geroago, San Roke kantoian eta Bakardadearen kantoian egon ginen.

Azkenean, Portaloian sartu ginen, bruileria plazan eta Andatarren dorretxea ikusi genituen.

Bukatzeko, aiztogileen kalean, Kordoi etxean sartu ginen eta Errege Katolikoak lo egin zuten lekua ezagutu genuen.

Asko gustatu zaigu gure hiria hobeto ezagutzea.

Álvaro A. Víctor, eta Iñaki.














No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.