3 URTeKO UMEAK
Aurreko asteartean, ekainaren 10ean, arratsalde
normala izango genuela iruditzen zitzaigun. Klasea hasteko prest geunden, baina
orduan, gure irakasleak, Davidek, esan zuen txikiei bisita bat egingo genuela.
Guztiok oso pozik jarri ginen, gure lagunak ziren eta.
Gure eskolako hiru urteko umeak gure klasean egon ziren kurtso hasieran.
Klasetik atera ginen oso pozik eta bere “eskolan”
sartu ginen.
Ume guztiak gu itxaroten ari ziren borobil batean eta,
umeak agurtu genituen.
Gero, bakoitzak hartu genuen ume bat eta berarekin
joan ginen bere mahai-lekura eta hor eseri ziren umeak. Sarak (bere andereñoak)
azaldu zuen zer egin behar genuen: plastilinazko lepoko bat. Plastilinazko
bolatxoak egin behar genuen, plastilina nahastuz eta lokarri batekin lotuz.
Lepokoak bukatzean, eseri ginen borobil batean eta
Sarak gailetak banatu zituen: bakoitzeko bat.
Azkenean, bisita bukatzean, bere patiora joan ginen
eta beraiekin jolastu genuen.
Oso esperientzia polita izan zen eta oso ondo pasatu
genuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.