viernes, 20 de junio de 2014

3 URTEKO UMEAK

3 URTeKO UMEAK

Aurreko asteartean, ekainaren 10ean, arratsalde normala izango genuela iruditzen zitzaigun. Klasea hasteko prest geunden, baina orduan, gure irakasleak, Davidek, esan zuen txikiei bisita bat egingo genuela.

Guztiok oso pozik jarri ginen, gure lagunak ziren eta. Gure eskolako hiru urteko umeak gure klasean egon ziren kurtso hasieran.

Klasetik atera ginen oso pozik eta bere “eskolan” sartu ginen.

Ume guztiak gu itxaroten ari ziren borobil batean eta, umeak agurtu genituen.

Gero, bakoitzak hartu genuen ume bat eta berarekin joan ginen bere mahai-lekura eta hor eseri ziren umeak. Sarak (bere andereñoak) azaldu zuen zer egin behar genuen: plastilinazko lepoko bat. Plastilinazko bolatxoak egin behar genuen, plastilina nahastuz eta lokarri batekin lotuz.

Lepokoak bukatzean, eseri ginen borobil batean eta Sarak gailetak banatu zituen: bakoitzeko bat.

Azkenean, bisita bukatzean, bere patiora joan ginen eta beraiekin jolastu genuen.

Oso esperientzia polita izan zen eta oso ondo pasatu genuen.


Hau Catalinak eta Elenak egin dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.